Lola Markaida da ‘On-Off’ Pablo Ibarluzearen lanaren protagonista

uriola.eus 2016ko urr. 3a, 09:44

Bizitzako abagune askok off egotera eramaten gaituzte. Hala ere, izpirituaren indarraren eta jarrera positiboen bitartez on moduan jartzen gara, bizitzara entxufatuz. Ideia horrekin erlazionatutako gogoeta batetik bururatu zitzaion Lola Markaida antzezleari, gaur, urriak 3, arratsaldeko 20:00etan, Arriagako Gelatxoen barruan estreinatuko den ikuskizunari izena ematen dion On-Off, la travesia de un instante izenburua. Hurrengo egunean, asteartean, berriro eskainiko da, ordu berean.

Lola Markaida bera da Pablo Ibarluzeak zuzentzen duen antzezlan honen protagonista. Ibarluzea bera da bizitzari aurre egiteko moduari, edozein egoeraren aurrean izan behar dugun jarreraren garrantziari, buruzko gogoeta egiten duen lanaren dramaturgiaren egilea. Izan ere, edozein saiakeran gertatzen den bezala, dugun hoberena jar dezakegu, edo gidoiak eskatzen duena epel betetzera mugatu. Beste hitz batzuetan esanda, on edo off egon gaitezke.

Sinopsia

Patuak janzteko modu asko ditu. Batzuetan hegalak jantzi eta aingeru batek bezain arin egiten du hegan. Beste batzuetan, herensuge batek bezala, sua bota eta orro egiten du. Zailtasunen aurrean, pertsona batzuek nahiago dute amore ematea, eta beste batzuek, ezkutua eta ezpata hartu eta aurrera egitea erabakitzen dute. Andreak bere abenturak eta zorigaitzak kontatuko dizkigu gaur, freskotasun eta baikortasun nahasketarekin. Bizitzaren aurrean dugun jarreraren garrantzia erakusten digun borrokalari horietako bat da. Berarekin maiteminduko zarete. Benetan atsegingo duzue. Zuen etxera eraman nahi izango duzue, bere bizipenak kontatzen jarraitzeko. Ezagutzen al duzue Andrea? Artista handia? Abenturazalea? Pikara?

Ikuskizunerako sarrerak 9 eta 14 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.