Euskal Herriaren egoera ezagutzeko parada izango dugu. Bertoko sexu askapenerako mugimenduaren bilakaera, disidentzia sexualaren errealitatea eta abar. Era berean, gure herriak bizi duen gatazka eta horren ondorioak ere plazaratuko dizkiogu: Estatuak euskal preso politikoen kontra darabilen jarrera eta horretan darabilen HIESaren erabilera politikoa, edota jendarte eta herri askapen prozesuan izandako borrokak.
Atzo, urriak 5, Erandioko Kalezulo Gaztetxean, queer mugimendu garaikidearen akordio programatikoaren inguruan aritzeko aukera egon zen, arratsaldeko 19:00etan hasi zen topaketa publiko batean. Gaur aldiz, urriak 6, arratsaldeko 18:00etan, Bilboko La Bolsa Etxean, bigarren topaketa burutuko dugu, non Games of Crohn liburuaren aurkezpena egingo duen eta Amatasun Subertsiboen inguruan ere arituko garen, besteak beste.
Bira honetan zehar, Asturiesen sortu berri den queer gazte antolakundearen kideak ere izango dira: Bujarra_AST. Gazte antolakundeak, bere aurkezpen jardunaldiak urriaren 8an eta 9an burutuko ditu Oviedon. Horietara gonbidatua izan da Kitzikan.