Concha Velasco Arriaga Antzokira itzuliko da Reina Juanaren paperean

uriola.eus 2016ko urr. 12a, 09:00

Gaur (20:00) eta bihar (19:00), Urriak 11 eta 12, Concha Velasco Arriagako oholtzara igoko da berriz ere, Reina Juana interpretatzeko, non Gaztelako Juanaren, Juana "eroa" ezizenez ezagutzen zenaren azalean sartzen den. Concha Velasco bera bakarrik agertzen da eszenatokian, zinean eta antzerkian horrenbeste aldiz ikusi dugun pertsonaia hori "modu bikainean" interpretatzeko, orain arte ezagutu ez dugun eran.

Gerardo Veraren zuzendaritza bikainarekin eta Ernesto Caballero dramaturgoaren testuan oinarrituz, Valladolideko antzezle handiak, bizitzea egokitu zitzaion errealitatera ez egokitzeagatik eta baita jokabide konbentzionalaren kontra zihoan izaera menderagaitza eta apurtzailea izateagatik ezaguna zen Juana Erregina antzezten du. 

Sinopsia

Bere bizitzako azken urteetan, bakarrik, giltzaperatuta eta bizitza publikotik baztertuta, Gaztelako Juana konfesore gisa arituko diren ikus-entzuleen aurrean agertuko da, bere bizipenak kontatzeko, bere bizitza aztertzeko, une garrantzitsu guztiak berriro bizitzeko eta, jakina, baztertu zuten guztiekin dituen kontuak zuritzeko. Itzal bilakatu zuten, hasieran bere senar Felipe "Ederrak", ondoren Tordesillasen irten ezinik eduki zuen bere aita Fernando "Katolikoak" eta, azkenean, ez ikusiarena eta ez entzunarena egin zion Karlos V.a semeak.

Egokitutako emanaldi bat

Gaur asteartea, hilak 11, arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango den emanaldia, ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokituta egongo da, ONCE erakundearen eta Arriaga Antzokiaren arteko hitzarmenari esker, ikusmen urritasuna dutenek ere kulturaz gozatu ahal dezaten. Antzezlanaren programak braillen ere egongo dira. 

Ikuskizunerako sarrerak 8,50 eta 25 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.