Ikuskizuna, Arriaga Antzokiak eta Udaleko Euskara Sailak bultzatzen duten 'Literatura eta musika euskaraz' zikloaren barruan eskainiko dute gaur, hilak 19, 20:00etan, foyerrean.
Izan ere, Portok ardoari egiten dio erreferentzia eta ardoa da artista biek, aitzakia gisa, egungo bizitzaren inguruko ikuspegi lirikoa eta umorez betetakoa eskaintzeko erabiliko duten sinboloa, Fernando Pessoaren, Charles Baudelaireren, Rafa Berrioren eta beste egile batzuen poemak eta abestiak uztartuz, beren beregi egindako konposizio lanekin eta Mursego beraren inprobisazioekin batera. Artistak horretarako duen trebezia da zuzeneko bere emanaldien ezaugarri nagusietakoa.
Izan ere, ardoa gehien onartzen den lege barruko pizgarrietako bat da, eta hainbat puntutik ikusteko aukera ematen du: gizarteko harremanak bultzatzeko edo pizteko baliabide, adikzio kaltegarri, mozkor gozo, ahanzturaren senide… Halaber, poeten inspirazioarekin ere sarri askotan erlazionatu izan da, Baco jainkoarengandik hasi eta gaur egunera arte. "In vino veritas", dio antzinako atsotitzak. Baina, umorerik gabe, zertarako balio du egiak? Horrela, umore eta egia asko izango da inspirazioz betetako bi sortzaile handien arteko lankidetzatik sortutako kantu eta "spoken poetry" nahasketa den gaubeila bikain hori jarraitzera hurbiltzen direnek zain izango dutena.
Ikuskizunerako sarrerak 8 eta 12 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.