Emakumeak poliziei azaldu zienez, etxe barruan erasotu zuen gizonak eta ondorioz etxebizitzatik irtetea erabaki zuen; baina jarraika joan zitzaion eta kalean ere bultzaka eta oihuka jarraitu zuen. Emakumeak Ertzaintzari esandakoaren arabera ohikoa zen erasotzailearengan jarrera hura.
Poliziek gizona atxilotu zuten eta komisaldegira eraman. Astelehenean igaro zen epailearen aurretik.