Bidebarrietak Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur Luz Gabasekin topaketa-solasaldia antolatuz

uriola.eus 2016ko urr. 24a, 08:00

noticiashuesca.com

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur, urriak 24, Bidebarrietak, Palmeras en la nieve bestsellerraren egilea den Luz Gabas Aragoiko idazlearekin izango duen topaketa-solasaldiarekin. Ekitaldia 19:30ean hasiko da –sarrera librea, leku guztiak bete arte– eta kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetariak moderatuko du. 

Luz Gabas 1968an jaio zen Monzonen (Huesca). Bere haurtzaroko eta nerabezaroko unerik hoberenak ere Monzon eta Benasqueko haranaren eta Cerler eta Ekuatore Ginean, Espainiako kolonia izandako herrialdean, dagoen Fernando Poo uhartearen artean igaro zituen. Urtebetez San Luis Obispon (Kalifornia) bizi ondoren, Zaragozan ikasi zuen, eta bertan Ingeles Filologian lizentziatu zen, eta geroago unibertsitate eskolako irakasle titular plaza lortu zuen.

Urte luzez, unibertsitateko irakaskuntzarekin batera itzulpenak egin ditu, artikuluak argitaratu ditu, literaturan eta hizkuntzalaritzan ikertzen aritu da eta kulturarekin, antzerkiarekin eta zine independentearekin erlazionatutako proiektuetan hartu du parte. 2007tik Anciles herrian bizi da, Benasquetik gertu.

Palmeras en la nieve bere lehen eleberria 2012ko argitalpen arrakastatsuenetakoa izan zen. Benasqueko alkate ere izan zen filologoak aita hil arte itxaron zuen, erabat autobiografikoa ez den arren, familiak izandako bizipen haietan inspiratuta dagoen eleberriari ekiteko. Palmeras en la nieve lanak hamabost edizio baino gehiago izan zituen, hainbat hizkuntzatan argitaratu da, eta pantaila handira ere heldu da. Bigarren eleberria, XVI. mendeko Frantzia eta Espainia bereizten zituzten paisaietan girotzen den Regreso a tu piel da. Paisaia horietan "borroka, maitasun eta justizia" istorioa gauzatzen da.