Estatu Batuetako Momix konpainia, bere ibilbidearen 35 urteak ospatzeko bira egiten ari da, eta horretarako Momix Forever ikuskizuna prestatu du eta mundu osoan erakusten ari da. Nazioarteko eszenan berritzaileenetakoa eta ospetsuenetakoa den konpainia horrek egindako lan hoberenak eskaintzen dituen dantza collage indartsua da.
Momix Forever, Moses Pendleton sortzaile karismatikoak Momix konpainiaren buru izanda sortu dituen koreografia iradokigarrienen eta esanguratsuen bilduma gisa aurkezten da. Horrela, showak, 7 ikuskizun garrantzitsuenetakoetatik, konpainiaren historia markatu dutenetatik (Momix Classics, Passion, Baseball, Opus Cactus, Lunar Sea, Botsnica eta Alquimia) ateratako piezez eta orain arte eskaini ez diren eta ikuskizun honetarako berariaz sortu diren 4 pieza berriz osatutako collagea jasotzen du.
Ilusioa, edertasuna, magia eta asmakizuna. Konpainiaren nortasun zeinuak dira, eta hori da ikus-entzuleek sentitzen dutena Momix Forever ikuskizunaren emanaldi batera doazenean (Arriaga Antzokiak zazpi emanaldi jasoko ditu, egunean bat asteartetik igandera, larunbatean izan ezik, egun horretan bi emanaldi jasoko baititu).
Momix konpainiak Bilbora egingo duen bisita, 2015eko ekainaren 10ean, Milanoko Barclays Antzoki Nazionalean, 1980. urtean konpainiaren historia hasi zen leku eta antzoki berean, estreinatu zen Momix Forever bira arrakastatsuaren barruan dago. Orain 35 urte baino gehiagoko gau ahaztezin hartan, ikus-entzuleak liluratuta geratu ziren eszenatoki gainean ikusi zuten edertasun, poesia eta originaltasunarekin. Ezaugarri horiek izan dira Momixen ibilbide osoa markatu dutenak.
Ikuskizunerako sarrerak 11,50 eta 38 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.