Brodwayko musikaren 50. urteurrenean, Cristina Castaño izango da Arriagako ‘Cabaret’ “ikusgarrienaren” protagonista

uriola.eus 2016ko aza. 15a, 12:20

Abendua Cabaret, Broadwayko musikalaren hilabetea izango da Arriaga Antzokian. Abenduaren 1etik 30era, Jaime Azpilikuetak zuzendutako ekoizpen lan ikusgarriak, antzerki musikaleko maisu lan handia den eta 2016. urte honetan bere 50. urteurrena ospatzen duen lanaren magia guztia ekarriko du Bilbora. Izan ere, lana 1966ko azaroaren 20an estreinatu zen Broadwayko Broadhurst Theatren, Harold Prince mitikoak ekoiztuta eta zuzenduta. 

Protagonista Cristina Castaño antzezle bikaina –Sally Bowlesen papera modu paregabean egiten du–, duen Cabaret lanaren muntaketa, bisitatu dituen hirietan arrakasta itzela lortu ondoren helduko da Bilbora. Azpimarratzekoa da Madrilen bizi izandakoa, denboraldiko arrakasta nagusia bilakatuz eta 200.000 ikus-entzule baino gehiagoren txaloak jasoz. Musikaletan ibilbide luzea duten hogei artista inguruk osatzen duten antzezle taldean Alejandro Tous edo Armando Pita bezalako antzezle ezagunak ere ikusiko ditugu.

Arriaga Antzokiak Cabaret lanaren 37 emanaldi jasoko ditu. Emanaldien egunak eta ordutegiak www.teatroarriaga.com webgunean kontsultatu ahal izango dira.

Generoaren klasiko hori 1966an estreinatu zen Broadwayn, Harold Princeren zuzendaritzapean. Ordutik 50 herrialde baino gehiagotan antzeztu eta 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da. Cabaret antzerki musikalaren historiako izenburu nagusietakoa da, indar dramatikoaren, pertsonaien sakontasunaren eta partituraren kalitatearen ondorioz. Horrez gain, musikalen historiako abesti enblematikoenetako hainbat ditu, Willkommen, Cabaret edo Money Money, besteak beste. Broadwayn lortutako arrakasta benetako fenomeno bilakatu zen, 1972an zinerako egokitu zenean, Bob Fosseren zuzendaritzapean eta Liza Minelliren antzezpen lan ahaztezinarekin.

Cabareti buruz

1931ko Berlinen girotutako musikalak, maldan behera doan munduan bizirik irauteko bihotzak esaten duenari jarraitu behar zaiola erakusten du. Zeremonia Maisu beldurgarri eta dibertigarriak (EMCee) gidatutako Kit Kat Klubek hidra naziaren hazkunde geldiezinaren eta protagonisten (Sally Bowles abeslari ingelesa eta Cliff Bradshaw eleberrigile estatubatuarra) itxurazko eguneroko normaltasunaren arteko bizikidetza erakusten du. Eta baita Fräulain Schneiderren eta Herr Schultzen, fruta negozio emankorraren jabe juduaren, arteko udazkeneko maitasun istorioa ere.

Cabareten lorpen izugarriak

50 urteko etengabeko arrakastan, Cabaret antzezlana 50 herrialde baino gehiagotan antzeztu da, 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da eta 4 belaunaldi baino gehiago liluratu ditu, 30 milioi ikus-entzule baino gehiagorekin. Mundu mailan jasotako sarien zerrenda osoa aipatzea ezinezkoa da, baina 8 Oscar, 12 Tony, 3 Olivier eta 3 Drama Desk sari azpimarratuko ditugu, ospe handiko gutxi batzuk aipatzearren.

Ikuskizunerako sarrerak 12 eta 55 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.