Biharko ekitaldiaren protagonistak umeak izango dira, eta musika izango da parte hartzen duten umeak, artista bilakatzeaz gain, elkartasun horren eragile aktibo ere bilakatuko dituen elkartasuneko lotura.
Horrela, kontzertuaren protagonista Jose Luis Ormazabalek zuzendutako Bilboko Koraleko Umeen Abesbatza izango da. Emanaldian, Ormazabalek berak zuzentzen duen Bilboko Lizeo Frantseseko Abesbatzak ere hartuko du parte. Eta eurekin batera, kontzertuaren zenbait unetan, Urko Sangronizek zuzendutako Bilboko Koraleko Euskeria Abesbatza igoko da agertokira. Musika laguntzailea Anus Cividian izango da, pianoarekin, eta Bilboko Koralaren Musika Zentroko ikasleak ere ariko dira. Horrela, 200 partaide baino gehiagok, Nazio Batuen Erakundeak onetsitako "Umearen eskubideak" aldarrikatuko dituzte, kantuaren eta musikaren bitartez.
Egitaraua, modu batean edo bestean umeekin erlazionatuta dauden lanetan zentratuko da, gaiarengatik edo hartzaileak umeak izateagatik protagonista haurrak diren musika lanak.
Ikuskizunerako sarrerak 18,50 eta 25 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.