Arriaga Antzokiak Olatz Gorrotxategiren ‘Coordenadas’ antzezlana estreinatuko du

uriola.eus 2016ko aza. 21a, 10:00

Aste honetan, zehazki asteazkenean eta ostegunean, azaroaren 23an eta 24an alegia, eszenaratuko dute Olatz Gorrotxategiren Coordenadas izeneko testu berria. Arriaga Antzokiak ekoizten du, Laurentzi Producciones eta Lander Iglesiasekin lankidetzan, eta Lander Iglesiasek berak zuzentzen du Donostia 2016ren 'Antzerkigintza Berriak' proiektuaren barruan sortu den antzezlana. 

Arriagako Gelatxoen barruan estreinatuko den antzezlanaren protagonistak Olatz Ganboa, Aritza Rodriguez eta Natxo Montero dira, eta gaur egun oraindik ere etxera itzultzeko bidaian jarraitzen duten milaka pertsona bezala ainguratuta dauden hiru pertsonaia antzezten dituzte. Urte batzuk geroagoko herrialde baten memoria kolektiboaren topaketarekin amaituko den egiaren banakako bilaketa antzezten da. Coordenadas dramaturgiaren gaiak, oroimen historikoak, gogoetara bultzatzen du.

Eszenografiak, mugatutako labirintoa erakusten duen definitu gabeko espazioa proposatzen du eta bertan, lurraren gainean, pertsonaien angustia sentitzen da. Euren ignominia gainditzeko, beste dimentsio batean ikusteko gainezka egiten duten irudi gisa azaleratzen diren oroitzapenak asmatuko dituzte. Azpimarragarriak dira Koldo Bellosok argiztapenean eta ikustekoetan egiten duen ekarpen bikaina, Peio Duranen jantzi aukeraketa egokia eta tramara oso ondo egokitzen diren atmosferak sortzen dituen Carlos Imazen musika eraginkorra.

Antzerkigintza berriak

Coordenadas, Donostia 2016 Fundazioak, Victoria Eugenia Antzokiaren, Gasteizko Principal Antzokiaren eta Arriaga Antzokiaren lankidetzarekin bultzatu duen 'Antzerkigintza Berriak' proiektuaren barruan sortu da. Jarraipenerako bokazioa duen eta beste literatur genero batzuetako idazleei, arte eszenikoetako profesionalei eta, orokorrean, antzerkiaren munduan kontatzeko istorio bat duen edozeini, beka emango dion proiektuaren helburua idazketa dramatiko propioa sustatzea da, ahots eta testu berriekin elikatuz. Victoria Eugenia Antzokiaren, Arriaga Antzokiaren eta Gasteizko Principal Antzokiaren konplizitateari esker, antzezlan horietako batzuk eszenatokietara helduko dira, Coordenadas lanarekin gertatuko den bezala.

Ikuskizunerako sarrerak 9 eta 14 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.