Pablo Gonzalez de Langarika poeta bilbotarra omenduko dute Bidebarrietan

uriola.eus 2016ko aza. 24a, 08:30

Bidebarrieta Kulturguneak poesia errezitaldia jasoko du ostiralean, Galatea kultur elkartearen eskutik, aurtengo martxoan hil den Pablo Gonzalez De Langarika (Bilbo, 1947 – 2016) poeta bilbotarra omentzeko. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. 

'Desde el verso herido' izenburupean, Guadalupe Fernandezek eta Jose Luis Sanchok ahotsa jarriko diete Gonzalez De Langarikaren poemei; Joseba Sarrionandiaren, Bittoriano Gandiagaren testuak eta Blanca Sarasuaren eta Antonio Gamonedaren poemak ere irakurriko dituzten arren, musikak lagunduta. 

Errezialdiaren itxieraren ardatza poetaren testu musikatua izango da, gitarra akustikoaren zuzeneko laguntzarekin. Pablo Gonzalez De Langarika idazle eta poeta, literaturaren, eta batez ere poesiaren, sustapenaren alde lan gehien egin zuen pertsonetako bat izan zen, urte luzez zuzendu zuen eta 30 urte bete berri dituen Zurgai aldizkariaren orrietatik. Hainbat sari irabazi zituen Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Los ojos de la iguana y otros poemas (1988) poema liburua ezinbesteko erreferentzia da.