Larruaren kodea da nola ikuskizunak bi sortzaileen lana uztartzen du. Alde batetik, idazle lekeitiarraren Azalaren kodea (Kritikaren Saria 2001) poema liburuko bertsoak, gorputzean, azalean eta keinuan oinarritutako lengoaia errebindikatzen dutenak, lengoaia poetiko berria eskainiz.
Bestetik, Larruaren kodea da nola ikuskizunak, Mikel Inunziaga, Inun kantautore zornotzarraren 'Da nola' azken diskoa ere jasotzen du. Lan horretan Bernardo Atxaga, Karmele Igartua, Itxaro Borda eta Meabe beraren testuak musikatu ditu.
Ikuskizuna 19:30ean hasiko da Bidebarrieta liburutegian, sarrera librea dela, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.