2016/12/12 19:30
Maria Landi giza eskubideen aldeko aktibista eta Zisjordanian nazioarteko behatzaile eta laguntzailea egongo da gurekin gaur, hilak 12, 19:30ean Zirika! herri gunean (Ronda 12). EAPPIrekin egon da Yanunen (Nablusen), CPTrekin Hebronen, Kairos Palestinarekin Belenen eta IWPSrekin Deir Istiyan (Salfiten). Brecha Uruguay astekariaren korrespontsala da Palestinan, baita Desinformémonos atari mexikarreko zutabe-idazlea ere. Hitzaldi honetan, hainbat hizpide ekarriko ditugu mahaigainera: Palestinako egungo egoera, Estatu bien teoria, sionismoa Europako proiektu kolonizatzaile gisa eta BDZ bezalako borrokarako tresnak, besteak beste.