Idazlea, Igor Ahedo UPV-EHUko Zientzia Politiko eta Administrazio Saileko Zuzendariarekin arituko da solasean. Ekitaldia gaztelaniaz izango da, eta Bilboko Institutu Frantsesarekin batera dago antolatuta.
Jerôme Ferret Frantziako Tolosako Unibertsitateko Soziologia Irakaslea da, eta ikerlari kidea ere bada Gizarte Zientzien Goi Mailako Eskolan (CADIS, EHESS-CNRS, París). Bere ikerketa ildo nagusiak gizarte indarkeriarekin eta gatazkekin eta "sistemaren kontrako" mugimenduekin daude erlazionatuta. Une honetan, medio digitalek gatazkaren dinamikan eta ordena publikoari eusteko orduan betetzen duten lekua ari da aztertzen, "suminduen" mugimenduaren inguruan Estatuan sortutako azken mobilizazio kolektiboetan.
Igor Ahedo Gurrutxagari (1973, Errekalde - Bilbo) dagokionez, Soziologia politikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Zientzia Politikoetan Doktore da UPV-EHUn. Eusko Jaurlaritzako ikerlari izan da doktoretza aurretik eta ondoren, eta ikerketa egonaldiak egin ditu Unibertsitate Complutensean, Bordeleko Unibertsitatean eta Nevadako Unibertsitatean (EEBB). Euskadiko Gizarte Errealitate Saria 2006an, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz argitaratutako 10 liburu eta 40 artikulu baino gehiago ditu, Iparraldeko euskal nortasunaren eta abertzaletasunaren bilakaerari buruzkoak.
Une honetan Zientzia Politiko eta Administrazio Saileko Zuzendaria da, eta bere ikerketa zientzia politikoaren eta biologia, neurologia, paleontologia, psikologia eta antropologia bezalako diziplinen arteko erlazioaren azterketan dago zentratuta.