Erriberako Merkatura egunotan doazenek Bizkaiko Gabonetako jaiotzarik handiena ikusteko aukera izango dute. Ekimena Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartearena da, egun hain seinalatuak girotzeko asmoz prestatua.
Jaiotzak, 25 metro karratukoak, 5,5x4,5 neurriak ditu eta merkatu hebrearraren irudia da: herriko plaza eta garai hartako azoka handi bat, espeziak, frutak, txibizkeriak, barazkiak, buztinezko tresnak, oiloak eta ahateak, gozokiak eta pastelak saltzeko. Bizkaiko Belenzalen Elkarteak jarritako jaiotzaren inguruko Erriberako Merkatuko saltokietan gertatzen den bezala.
Horrez gain, jaiotza horretan mugimenduan dauden zazpi figura eta emari handiko ur naturaleko ibaia daude eta, bertan, arrantzale bat arrainak ateratzen; Beleneko atariaren alboan, berriz, txerrikumeak txerramaren tititik edaten eta helduak janari bila.
Yolanda Diez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak zorionak eman dizkio Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteari ekimen horrek “udal espazioan jartzen duelako argia, inor ohartu gabe gera ez dadin”. Era berean, pozik agertu da Gabonetan Merkatuak hartuko duen garrantziaz; “arrakastatsua” izatea nahi du eta halaxe adierazi dio merkatarien kolektiboari.