Baina... Zer da Herri Denda? Herri Denda azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta diska berezienekin gozatzekoa...
Hiru astez (abenduaren 19tik urtarrilaren 5era) Zirika! Gunean (Erronda 12) aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu Bilboko herri mugimenduaren azokara!
Aurtengo edizioan bi ekimen izango ditugu Herri dendaren baitan:
- Abenduaren 22an, 19:30ean, hitzaldia: '¿Que es la campaña BDS y como hacer boikot a Israel?' (Bilboko BDZ taldea).
- Abenduaren 28an, 19:30ean, eztabaida: 'Gazte boterea aztergai' (GITE-IPES eta Ernai).