Lau dira kultur elkartearen ildo nagusiak, Adaxka elkarteko kideek atzoko ekitaldian azaldu zutenez. "Berbalagun taldea, umeen txokoa, irteerak, eskaintza kultural eta artistikoa eta liburutegia", hain zuzen ere. Ildo horietan oinarrituta prestatuko dute hilero-hilero egitaraua.
Atzo iluntzeko aurkezpenera pertsona ugari bertaratu ziren. "Alde Zaharreko euskaldun, ezkertiar eta feministon elkargunea" izan nahi du Adaxkak, gune irekia, eta bertan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten hurbildu zirenek.
Aurkezpenaren ostean, DJ Quercus eta Mendo JR izan ziren ostegun gaueko giroa Adaxkan berotu zutenak.
[2016-06-02] Adaxka kultura elkartea, Alde Zaharreko auzo bizitza indartzeko eta zabaltzeko