Musika talde hasiberrien maratoia urtarrilaren 28an Bilborocken

uriola.eus 2017ko urt. 26a, 08:25

Bilborockeko entsegu-aretoetako taldeek rock maratoi batean hartuko dute parte datorren larunbatean, urtarrilak 28, 20:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da.

Rock Maratoia egingo dute larunbatean, urtarrilaren 28an, Bilborockeko entsegu-aretoetako taldeek. Lokal horietan jardun ohi duten hamar bat bandak aukera izango dute taula gainean aritzeko 20:00etatik aurrera, zuzenean jotzen zailduz joateko. Egin-eginean ere, hauek dira arituko diren taldeak: Erruki Barik, Lehen Taldea, Stand For Nothing, Spaghetti & los Western, Los chivatos de Ana Frank, Mirror of Truth, Humanity Baskaf, Zatika eta Fiambre.

Udalaren LET´S JO! izeneko programaren barruan dago sartuta kontzertu hau. Programa hori, 15-35 urteko gazteek osatutako Bilboko musika-talde hasiberrientzat da eta euren musika zuzenean agertzeko eta euren lanak ezagutzera emateko aukera eskaintzen zaie Bilborocken. Musikaren munduan oraintsu sartu eta hemengo agertokien erreferentzia den Bilborock aretoan publikoaren aurrean jotzeko esperientzia lortu nahi duten gazteei eskainitako udal ekimena da.

Maratoi hori ez ezik, LET´S JO!, programan martxorako eta apirilerako planifikatutako kontzertu bi ere eskainiko dira. Bilboko gazteek osatutako bandak aukeratuko dira erreferentziako beste banda batzuekin jo dezaten. Hasieran joko duten talde horiek banda nagusien izenekin batera aurrerago jakinaraziko den deialdian aukeratuko dira.

Kontzertuetarako sarrera doakoa izango da – aretoa bete arte – zuzeneko musika entzun eta musika-mugimendu berriak ezagutu nahi dituztenentzat.