Hondarrak izenburuari lotuta, idazleak hainbat gertaera hartuko ditu aintzakotzat, gehienak hurbiletik ezagututakoak eta bere memorian hondarrak balira gelditutakoak (hortik izenburua), edo "kondarrak", ontzi batean. "Presondegi batera egindako bisita izango da gai, kasu, edota baserri bateko sukaldean norbaitek kantatatutako sehaska kanta", diosku autoreak berak.
Bernardo Atxaga Euskal Herriko idazlerik garrantzitsuenetarikoa da. Bere ibilbideari esker, aintzatespen ugari lortu ditu nazioarte mailan. Beste batzuen artean, Euskadi Saria, Kritikaren Saria eta Prix Millepages izenekoa lortu ditu. Horrez gain bere lanak hogei hizkuntza baino gehiagora itzuli dira.
Ikuskizunerako sarrerak 12 eta 15 euro artean salgai daude www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.