Antzezle taldearen gaitasun artistikoari Mario Gasen zuzendaritza bikaina gehitu behar zaio. Espainiako eszenako zuzendari aintzatetsienetakoa da, eta ibilbide bikaina egin du antzezle, zuzendari, kultur kudeatzaile eta zuzendari artistiko gisa. Mario Gas harrituta geratu zen Incendios lanaren testu bikaina ezagutu zuenean. Wajdi Mouawad egilea asaldatzaile, kontzientzia zirikagarri, paregabea da. Libanoarra jatorriz, frantsesa prestakuntzaz, montrealdarra harreraz, bandera guztiei su eman eta mundu liluragarriak erakusten ditu.
Orain, ikus-entzuleek, ostegunetik otsailaren 9tik, igandera, 12ra, karteldegian egongo den kalitate handiko muntaketa jarraitzeko aukera izango dute. Antzezlanak hiru orduko iraupena duenez (atsedenaldia barne), emanaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
Sinopsia
Batzuetan beharrezkoa da suak ereitea. Sarritan bide latza egin behar da norberarengana heltzeko. Emakume bat hil berri da, eta gaur ateak irekitzen dizkie bere isiltasunari eta sekretuei. Oihal berdez egindako jantzia, koaderno gorria, eta Pandoraren kutxak balira bezala, gaitzak eta gauza ezin ederragoak erakusten dituzten bi gutun-azal uzten dizkie bere bikiei. Horien edukiak, odisea paregabera, urruneko kontinentera, iragan ezezagunera, bigarren jaiotzara eramango ditu.
Ikuskizunerako sarrerak 8,50 eta 25 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.