Declan Donnellan zuzendaritza artistikoaren maisua eta mundu mailako erreferentea da "Shakespeareren antzerkiari" buruz egin dituen lanak direla eta, Nick Ormerod eszenografoarekin batera buru den Cheek by Jowl konpainia britainiarreko Zuzendari Artistiko gisa. Konpainiak ospe handia du, antzezpen kartsuei esker klasikoak biziberritzeko duen ahalmena dela eta. Antzezlan horietan azpimarragarria da edertasuna, eta horren adibide bat, egile ingeles bikainaren munduaren aberastasun osoa besaulkietara eramaten duen The Winter’s tale lan hau da. Bere tragedia handiak idatzi ondoren, lan honetan, drama izugarri baten iluntasunak pozari lekua uzteko aukera ematen dion Shakespeare erakusten da, pertsonaia guztiek giza portaerari buruzko gogoeta egiten duten bitartean.
The winter’s tale lanean, Donellanek zuku guztia ateratzen dio jatorrizko testuari, heriotza eta barre, baztertze eta zorion, interesik gabeko eskuzabaltasun eta berekoikeria kontraste sinestezinak –baina aldi berean hain gizatiarrak– are gehiago azpimarratuz. Itxuraz hain xumea den baina gero aukerez gainezka dagoen Nick Ormerodek diseinatutako eszenografiak are gehiago elikatzen du Shakespearerengan hain berezkoa den heriotzaren eta biziaren arteko borroka hori. Izan ere, beti eman zion leku bat barreari iluntasunean, eta baita alderantziz ere.
Master Class Declan Donellanekin
Otsailaren 17, 18 eta 19an, Declan Donnellan Cheek by Jowleko zuzendari artistikoak, antzezle profesionalak gidatuko ditu The Actor & the Target (Antzezlea eta diana) bere liburuaren printzipioen azterketan, antzezle moduan egiten duten lanean gaur egun blokeatuta izan ditzaketen zenbait alor askatzeko lagungarri izan daitezkeen hainbat nozio emateko helburua duen ikastaroan. 20 inguru izango dira hiru jardunalditan banatutako Master Class horretara joango direnak, guztiak ere Donellan berak aukeratutakoak.
Izan ere, Declan Donellan mundu mailako erreferentzia da zuzendaritza artistikoaren alorrean. Bere ibilbidean arrakasta handiz aurkeztu ditu antzezlan klasikoak eta modernoak (Fuenteovejuna, Sweeney Todd), opera (Falstaff) eta balleta (Romeo eta Julieta, Hamlet). Zine munduan ere sartu zen, Uma Thurman protagonista izan zuen Bel Ami filma zuzenduz. Baina zuzendari gisa duen maisutasunaz gain, Donellan azpimarragarria da ikastaroak, Workshopak eta antzekoak emateko orduan erakusten duen bikaintasunarengatik eta pedagogiarengatik.
Osteguneko ikuskizunerako sarrerak 8,50 eta 25 euro artean eskura daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.