Emakume baten oroimenari eta bestearen begietatik nortasuna eraikitzeko moduari buruzko lana da. Ekitaldia Jon Reyes kazetariak aurkeztuko du, eta streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.
Krisiaren eraginez, Teresa Mendietak itxi egin behar du Costa Bravan duen hotel esklusiboa: amildegi baten tontorrean, Teresaren eta beste emakume baten, bertan ehun urte lehenago bizi izan zen Elisabeth Babelen, iraganarekin lotura estua duen mende hasierako etxea. Hotela itxi eta denbora gutxira, Teresa inolako aztarnarik utzi barik desagertuko da, baina norbait haren bizitzaren puzzlea osatzen ahaleginduko da.
Teresa Mendietaren desagerpenak Philipperen, bere azken urteak ikasle izandakoa bilatzen emango dituen esgrima irakaslearen, bizitza markatuko du. Bere ikerketan, Philippek Teresaren bizitzako zenbait alde ezkutu aurkituko ditu, eta, hark, aldi berean, arbasoekin jolastuko du, nortasun berria osatzeko. Cuando aparecen los hombres lanak ispiluen teknika erabiltzen du, begiratzen den ikuspuntuaren arabera pertsona bati buruzko ideia zelan aldatzen den erakusteko.
Marian Izaguirre Bilbon jaio zen eta Madrilen bizi da. 1991n La vida eliptica lana argitaratu zuen, eta lan horrekin Sesamo Sari historikoa irabazi zuen. Ordutik saiakera liburu bat Las damas de Shanghai. En busca de Doris Lessing (2013) eta beste sei eleberri argitaratu ditu: Para toda la vida (1991), El opalo y la serpiente (1996, Andalucía Eleberri Saria), La Bolivia (2003, Salvador Garcia Aguilar Saria), El leon dormido (2005), La parte de los angeles (2011, Ateneo de Valladolid Saria), La vida cuando era nuestra (2013) eta Los pasos que nos separan (2014).
Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.