Errondako 'Bertso Erronda'

uriola.eus 2017ko ots. 28a, 08:30

Ekimen berria jarriko dute abian gaur Erronda kaleko lau tabernek, 7Katu gaztetxeak eta 24 bertsolari gaztek elkarlanean: Bertso Erronda

"Kale bat baino askoz gehiago" dela erakutsi nahi dute Erronda kaleko lau tabernek eta 7Katu gaztetxeak, eta horretarako 24 bertsolari gazteren partaidetzarekin bertso txapelketa antolatu dute. Seinaka antolatuta, lau kanporaketaren ostean (hurrengo ostegunetan), finala jokatuko dute martxoaren 30ean. 

Gaur izango da lehen kanporaketa saioa Errondabide tabernan eta bertan sei bertsolarik kantatuko dute 20:00etatik aurrera: Aitor Servier, Enare Muniategi, Eztizen Artola, Paule Loizaga, Igor Galarza eta Iker Apraizek.

Martxoaren 7an Adaxkan tabernan kantatuko dute: Aissa Intxausti, Uxue Elgorriaga, Aitor Iraztorza, Ander Anakabe, Irati Erkizia eta Unai Mendiburu.

Martxoaren 14an La Villan: Maialen Akizu, Aitor Zelaieta, Iraitz Mateo, Asier Urkiza, Garazi Navarro eta Kerman Diaz.

Martxoaren 21ean Biban: Malen Amenabar, Mikel Aiartzaguena, Nahia Ibarzabal, Iker Uribarren, Pello Molinuevo eta Lurdes Ondaro.

Finala, martxoaren 30ean, 7Katun izango da.

Kanporaketa guztiak eta finala 20:00etan hasiko dira.