Errefuxiatuak Greziako kostaldean pairatzen ari diren "egoera tamalgarriaren" aurrean, Gora Somera elkarteak Zaporeak proiektuarekin bat egitea erabaki du, eta elikagaien bilketan laguntzea. Martxoan zehar Somera kaleko zenbait tabernetan (Adaxka, Jaunak eta K2) bilbotarrek emandako elikagaiak jasoko dituzte, ondoren, Zaporeak proiektuaren bitartez Greziara bidaltzeko.
Helburua Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan dauden "milaka lagunei jaten ematea da".
Bereziki, olioa eta kontserba-potoak eta latak behar dituzte. Zaporeak lantaldeko kideen esanetan, indabak, dilistak, atuna edota barazkiak dira Greziako kanpalekuetako lagunentzat beharrezkoen diren jakiak.