Batzar irekia: Ongi Etorri Errefuxiatuak - Alde Zaharra

1937an, orain 80 urte, faxismoak Gernika bonbardatu zuen, ankerkeriaz, modu basatian. Gaur egun, Europako mugetan gertatzen ari dena historiako beste sarraski handi bat da. Ezin gara besoak gurutzatuta geratu, ez horixe!

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma ekitaldi bat antolatzen ari da Gernikan, 2017ko apirilaren 29an eta 30ean. Bertara milaka lagun abiatuko gara. Bizkaiko herrietatik, Bilboko auzoetatik, zutabeak antolatuko dira Gernikaraino elkarrekin joateko, oinez, trenez, bizikletaz...
 
Alde Zaharreko zutabean pate hartzeko prest?
 
Zatoz parte hartzera!
Lagundu antolatzen!
 
Eguna: martxoak 22 asteazkena
Ordua: 19:00etan
Tokia: La Bolsa udaltegia