Lutoslawski hari laukotea Poloniako laukote gazte azpimarragarrienetakoa da. 2007an sortu zenetik, oso azkar finkatu da Poloniako zein nazioarteko musika eszena klasikoan, eta jaialdi garrantzitsu askotan hartu du parte: Varsoviako Udazkena, Wratislawa Cantans, Bruselako Klarafestival, Turkian egiten den Ankarako Musika Jaialdian, Hong Kong Arts Festival, Hego Korean Tongyeyong-eko Nazioarteko Musika Jaialdia, World Music Days eta Jazztopad jaialdietan, besteak beste.
Horrez gain, Lutoslawski laukotea oso auditorio ospetsuetan aritu da, Tokioko Kioi aretoan, Singapurrreko YST Kontserbatorioan, Hangzhouko Hangzhou Antzokian, Beijingen dagoen Hiri Debekatuko auditorioan edo Berlingo Konzerthaus-ean. Laukotea Pariseko Pompidou Zentroko IRCAMekin ere lankidetzan aritu da.