2017/04/26 18:30 - 19:00
Gaur, hilak 26, Wake Up II. Jardunaldi Feministan, besteak beste, Ana Estevez eta Monica Quesadak parte hartuko dute. Hitzaldiak eta eztabaida saioak izango dira Hika Ateneoan 18:30etik aurrera. Areto txikian, berriz, Larraitz Zuazok zuzendutako Nosotras. Mujeres del Euskalduna dokumentala ikusteko aukera izango da 19:00etan Hika Ateneoak eta ESK sindikatuak antolatuta.