5. barrutian (Begoña), arratoiak hiltzeko lanak bihar, apirilaren 28an, eta maiatzaren 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo dira, Zazpi Kaleetan, Iturralden, Solokoetxen, Atxurin, San Frantziskon, Bilbo Zaharrean, Zabalan, San Adrianen, Ibaizabal-Abusun eta Miribillan.
Aholku praktikoak
Osasun eta Kontsumo Sailak honako aholkuak ematen dizkie herritarrei arratoiak ez ugaritzeko:
• Ez bota zaborrik kale, parke, orube eta beste zonaldeetara (patioak, lorategiak…). Bota elikagaiak zakarrontzietara eta edukiontzietara.
• Ez eman janaririk jaberik ez duten animaliei (katuak, usoak,…) arratoientzako elikagai bilaka daiteke-eta!
• Zaborra poltsa itxietan bota dagokion edukiontzira. Errespetatu ezarritako ordutegiak. Ez utzi zaborrik zakarrontzien kanpoaldean.
• Patio, lonja eta bestelako leku itxietan putzuak edo ur-pilaketarik egotea saihestu. Horrela, intsektuak (eulitxoak) agertzea ekiditen da eta arratoiak agertzea saihesten da (ur hori edaten baitute). Ez altxatu patioetako saretoak.
• Etxea edo eraikinaren kontserbazio-baldintzak aldizka berrikusi eta baldintza egokietan eduki. Prebentzio neurririk onena karraskariei sartzen ez uztea da. 0,5 cm baino gutxiagoko sarbide-zuloak zementuz eta metal galbanizatuzko sareekin itxi.