'El Cartografo' lana Arriagara helduko da Juan Mayorgaren eskutik

uriola.eus 2017ko mai. 9a, 09:30

Antzerki garrantzitsua jasoko du Arriagak datozen egunetan, Blanca Portillo eta Jose Luis Garcia Perez antzezleekin. Biak Juan Mayorga zuzendari ospetsuaren eskuetan jarri dira El cartografo antzezteko; Mayorgak berak idatzitako antzezlanari bizia emateko. Ostegun honetatik, maiatzaren 11tik, igandera, maiatzaren 15era, antzokian ikusteko aurea egongo da; emanaldi guztiak 20:00etan izango dira, 19:00etan hasiko den igandekoa izan ezik.

Ahanzturaren kontrako borroka hautematen da, ezinbestean intentsitate bereziz kartografikoa izan behar duen eszenan jartzea eskatzen duen El cartografo antzezlanean. Erdian antzezteko ezinezkoa den gertakaria dagoenez, antzezlanak ezinbestean eskatzen du behin eta berriro galdetzea zer eskaini begiari eta zer ezkutatu, irudimenak ikus dezan.

"Antzerkia kartografia da. Mapan bezala, agertokian denak erantzun behar dio norbaitek bere buruari egindako galdera bati. Mapan bezala, agertokian garrantzitsuena, zer erakutsi nahi den eta, ondorioz, zer utzi nahi den kanpoan, erabakitzea da. Agertokian, mapan bezala, beti egin behar da zerbaiten alde". Juan Mayorgaren hitzak dira. Berak, hain zuzen ere, zerbaiten alde egiten du, adimenez eta konpromisoz betetako antzezlanean. Eta benetako luxuarekin, protagonistak agertokietako lehen mailako bi figura direlako. 

Sinopsia

Gure egunetako Vartsovian, Blancak ghettoko kartografoaren kondaira entzun du. Kondaira horrek esaten duenez, kartografo zahar batek, bere inguruan dena hiltzen ari zen bitartean, arriskuan zegoen mundu haren mapa marraztea erabaki zuen; baina bere hankek jadanik ez ziotenez eusten, berak ezin zituenez bilatu behar zituen datuak, neskato bat zen berarentzat bilatzera joaten zena. Blancak egiatzat hartuko du kondaira eta, aldi berean, modu obsesiboan, mapa zaharraren bilaketari ekingo dio eta, jakin barik, bere buruaren bila. El cartografo, bilaketa horri eta kondaira hari buruzko antzezlana –mapa– da. 

Ikuskizunerako sarrerak 8,50 eta 25 euro artean erosi daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.