Historian euskal herriaren sorrera, mendeetan zehar izan dituen izenak edota gure herriaren kontakizun historikoa tindatu duten mitoak eta kondairak errepasatuta, Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia Garaikideko katedradunak galdera horri erantzun dio bere saiakera historiografikoan, Estatu-Nazio frantses eta espainiarreko mundu akademikoak XIX. mendeaz geroztik bultzatutako kontakizun bakarra arrazoiekin ezeztatuz.
Oihenarten XVII. mendeko Notitia Utrisque Vasconiae laneko diskurtso historikoa adibide moduan hartuta, Jose Antonio Aguirreren eta erbesteko Eusko Jaurlaritzaren gogoetak kontuan izanik edo Julio Caro Barojaren lana eta figura gogoratuta, Agirreazkuenagak euskal herriaren historia osaberritu du obra didaktiko eta dibulgaziozko honetan.
Aurkezpenean Joseba Agirreazkuenarekin egongo den Pruden Gartziak, Historian Doktore eta Euskaltzaindiko Bibliotekako zuzendari denak, obrari buruzko solasaldiari emango dio hasiera.
Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegian egingo da bihar, asteazkena, maiatzak 10, 19:30etik aurrera. Sarrera dohainik izango da leku guztiak bete arte. Streaming bidez ere emango da www.kulturguneatb.eus web orrian.