Dolores Redondo bere azken eleberriaz mintzatuko da gaur Bidebarrietan

uriola.eus 2017ko eka. 2a, 09:39

2016ko Planeta saria lortu duen Todo esto te daré eleberria aurkeztuko du Zazpikaleetako liburutegian kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetaria aurkezle duelarik.

Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei buruzko XXI. mendeko Emakume Idazleak zikloko topaketak Dolores Redondo jasoko du gaur arratsaldeko 19:30ean. Idoia Jauregi kazetariak gidatutako hitzordu honetan, une honetako argitalpen fenomenoenetako bat eta egungo noir generoaren erreferenteden idazleari elkarrizketa egingo dio. Bere azken eleberria, Todo esto te daré, 2016ko Planeta Saria, aurkeztuko du. Sarrera librea izango du aretoko leku guztiak bete arte eta streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

 

Ibilbide luzea

Dolores Redondo (Donostia, 1969) 2016ko Planeta Sariaren irabazlea, Todo esto te daré lanarekin, eta azken urteetan gaztelaniaz idatzitako literatur fenomeno garrantzitsuenetakoa izan den Baztaneko Trilogia arrakastatsuaren egilea da. Serie horretako hiru liburukiak El guardián invisible, Legado en los huesos eta Ofrenda a la tormenta ehun milaka irakurlerengana heldu dira. Horrez gain, mundu osoko 30 argitaletxe baino gehiagok argitaratu dute lana.