Kamioiak eragindako kalteak Yosu Meabe artelanaren egileak konponduko ditu hurrengo egunetan. Eskultoreak 2008an sortu zuen talilua zazpikaleetako txikiteroen itsulapikoa apaintzeko helburuarekin. Eskuan duen ardo txikito-edalontziak "Amatxu Txikiteroa" ezizena eman dio Bizkaiko zaindariaren eskulturari.
Gaur egun ere bizirik
Egun, Bilboko txikiteroek errondetan soberan geratutako txanponak bertan sartzen dituzte 50ko hamarkadan zazpikaleetan humezurtzentzako dirua biltzeko tabernetan ipintzen zituzten itsulapikoen omenez.