Gaur Transitoak II: Haren da Nire performancea martxan jarriko du Lutxo Egia idazle eta gidoilariak. Erronda kaleko Biba kulturgunean castinga egingo du performancea egiaztatuko duen pertsona bat kontratatzeko. Oraingoan ere identitateen gaiarekin jarraituko duela azaldu dio URIOLAri, "asko interesatzen zait gaia". Gaur egun, publizitateak, telebistak, internetek eta gure inguruan darabilen informazioak "gu ez garen hori nahi izatea eragiten gaitu", eta hori hartu du performancearen "abiapuntutzat". Ikuskizuna arratsaldeko 19:00etan hasi da eta 21:00etara arte luzatuko da. 20:00etan bertaratutako lagunekin argazki artistikoa egingo duela jakitera eman du. Gainera, idazleak kulturgunera eramango duen janariarekin aperitifa egingo dute.
Aitzindari
Lutxo Egiak 2015ean identitateei loturiko Transitoak: BAI-lingual performancea burutu zuen: gaztelaniaz hitz egin gabe bizi izan zen Bilbon hilabetez. Hizkuntz tipologiei eta identitateei buruz hausnartzera eragiten zuen arte-ekintza izan zen.
Informazio gehiago: www.bibakultura.eus