Alde Zaharreko Gazte Egunak Zazpikaleak abordatuko ditu larunbatean
2017-06-16 09:44 Jaiak Alde ZaharraEkaitzaren aurrean zazpi itsasoak gureganatu goiburuarekin aurkeztu dute aurten Bilboko Alde Zaharreko bigarren Gazte Eguna. Larunbaterako egitarau oparoa prestatu dute Zazpikaleetatik barrena egingo duten ibilbidean. Elkartasuna agertuko diete preso dauden Alde Zaharreko hamar piratei.
Larunbatean, ekainaren 17an, ospatuko dute bigarren aldiz Zazpikaleetako Gazte Eguna. Ekaitzaren aurrean zazpi itxasoak gureganatu lelopean aurkeztu dute egun bakarreko jaia, bideo zirikatzaile eta aldarrikatzailearekin. Aurten, elkartasuna agertuko diete preso dauden Alde Zaharreko hamar piratei, 12:00etan Etxebarrieta anaien plazan egingo duten elkarretaratzearekin. Ekintzok, Zazpikaleetako Gaztetxean, Etxebarrieta anaien plazan, Bidebarrieta kalean eta Santiago plazan burutuko dira, eta pirataz jantzita bertaratzeko deia zabaldu dute.
Egitaraua
11:00 Zapia lepoan, euskara ahoan
12:00 10 piratak etxera elkarretaratzea
13:30 Old Cascos Shopping Center Touristic tour
15:00 Bazkari pirata (txartela 8€, Errondabide eta Adaxkan)
17:30 Ginkana feminista
19:30 Rker elektrotxaranga
21:30 Uhartetxea: Sustrajah Band, Uki Selektorea, Ziztada eta Santa taldeekin.
Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!
2017/06/17 11:00 - 23:59
Alde Zaharra