Unamuno plazako edukiontzi bat erre eta kutxazain bat apurtu dute asteburuan

uriola.eus 2017ko eka. 16a, 14:10

Larunbat iluntzean talde batek edukiontziak lurrera bota eta bati su eman zioten Unamuno plazan. Horretaz gain, Kutxabankeko kutxazain bati eraso egin zioten, kristalak apurtuz.

Gertaera 20:10ean izan zen, Kapelagile kaletik Txikito gose greban leloa zeukan manifestazioa plazara heldu zenean. "Txikito gose greban" eta "Kale borroka herri kirola da" oihuekin manifestari kaputxadun talde gazte batek bi edukiontzi gurutzatu zituen eta beste bat bota zuen errepidean, enparantzan dagoen Kutxabankeko kutxazaina eraso zuten artean. Edukiontzi bati su eman zioten korrika ihes egin aurretik. Handik minutu gutxira, Bilboko udaleko beharginak heldu ziren gertaeren lekura eta sua amatatu ostean, ingurua garbitzeari ekin zioten.