San Telmo Museotik Bilboko Euskal Museora eramango dute 'Frivolite' erakusketa

uriola.eus 2017ko eka. 22a, 16:31

Donostiako museotik ekarritako XVIII. mendeko 23 manikik eta euren jantzi-bildumek osatzen dute erakusketa. Ekainaren 24tik 2018ko urtarrilaren 7ra ikusi ahal izango da. Erakusketaren inaugurazioa bihar 19:00etan izango da.

Bihar, ekainaren 23an, Frivolite erakusketa aurkeztuko dute Bilboko Euskal Museoan. Erakusketa ekainaren 24tik 2018ko urtarrilaren 7ra ikusi ahal izango da eta Donostiako San Telmo Museotik ekarritako XVIII. mendeko 23 manikik eta jantzi-bildumak osatzen dute. Jantzi historikoek material ahul eta zaurgarriekin eginda daude, “baina gordetzen dituzten bizipenak ez dira batere hauskorrak”.

Ekitaldian, honakoak egongo dira: Lorea Bilbao, Kultura diputatua; Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia; Sorkunde Aiarza, Euskal Museoaren koordinatzailea, eta San Telmo Museoaren ordezkari bat. Erakusketaren inaugurazioa bihar izango da, 19:00etan.