Bidebarrieta Kulturguneak Antonio Resines antzezle ezagunaren Pa'habernos matao. Memorias de un calvo liburu autobiografikoaren aurkezpen ekitaldia jasoko du gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Liburua egiteko orduan Ana Perez-Lorente bikotekidearen laguntza izan du. Ekitaldia Javier Ikazek eta Jorge Diazek, Yo fui a EGB liburuaren idazleek, aurkeztuko dute eta streamingez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.
Pa' habernos matao lanean, antzezle ezagunak bere bizitza eta bere filmak gogorarazten ditu eta, aldi berean, ibilbide atsegin eta maitekorra egiten du estatuaren azken urteetako historiatik. Anekdotaz betetako liburua da, batzuk dibertigarriak, beste batzuk kaustikoak eta beste hainbat oso esanguratsuak. Liburuaren orrialdeetatik pertsonaia ezagun asko igarotzen dira, Fernando Trueba, Jose Luis Cuerda, Jorge Sanz, Veronica Forque edo Fernando Colomo, besteak beste, eta azken hamarkadetako funtsezko uneak ere aurkituko ditugu. Irakurleek, umore bikaina duen eta adiskideen laguntzaz asko gozatzen duen gizona ezagutzeko aukera ere izango dute.
Liburuak koadernotxo bat dauka barruan, eta bertan hainbat argazki daude, errodajeetakoak, familiakoak eta baita ospitaletatik izan dituen igarotzeen osasun ziurtagiriak ere. Hori da Truebak “Traumatologia eskuliburu” ibiltaria izendatu duen gizonaren beste ezaugarri bat, bere bizitza osoan etengabe apurtu baititu hezurrak. 1978an zinean hasi zenetik ia berrogei urte igaro dira, eta 139 paper egin ditu hainbat film luze, film labur eta telesaiotan. Liburu barruan horiei buruzko gidak ere badaude.
Antonio Resines (Torrelavega, 1958) 70eko hamarkadan garai hartan "Preu" izenez ezagutzen zen unibertsitate aurreko ikasturtea gainditu ondoren, ikasketak hasi zituen Madrilen, zuzenbidea lehenengo, eta kazetaritza ondoren. Garai horretan hasi zen antzezten, kasualitatez. Garai hartan inork ez zuen pentsatuko bere belaunaldiko antzezle ezagunenetakoa bilakatuko zenik. Izan ere, ehun film baino gehiago egin ditu, sari garrantzitsuak jaso ditu, gizonezko antzezle hoberenaren Goya saria, besteak beste, eta Academia de las Artes y las Ciencias Cinematográficas izenekoaren presidente izan da.