Euskal Museoak aurten ere harrera egin die Bilboko Erraldoiei klaustroan. Ikastaroa gazteek teknika hau ikas dezaten antolatu dute, Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik. Uztailaren 6an, 13an eta 20an, 11:00ak eta 13:00ak bitartean, etxeko txikienak erraldoien jaun eta jabe izango dira. Euren tamainara egokituta daude, eta musikaren erritmoan dantzaraziko dituzte. Gainera, Museoak txikienentzako tailerrak eskainiko ditu, marrazkia, pintura eta txapena, hain zuzen. Jarduera horrekin, begiraleekin batera, modu dibertigarrian gozatzeko parada izango dute jardunaldiaz.
Egunak: uztailaren 6, 13 eta 20an
Ordua: 11:00etatik 13:00etara
Prezioa: 3 €
Adina: 6 urtetik 15 urtera
Lekua: Euskal Museoko Klaustroan
Emailea: Erraldoien Ondalan Konpartsa
Oharra: Saio bakoitzean, Erraldoien Dantza Eskolak 24 ikasle onartuko ditu gehienez, eta gutxienez 5 lagunek eman beharko dute izena, ikastaroa egin ahal izateko.
Informazioa eta erreserbak: 944155423 / press@euskal-museoa.org