Bilbao Historiko erakundeak 50na euroko bost erosketa-txartel zozketatuko ditu Jose Antonio Agirre Lekube erraldoiari bikotekide edo pertsonaia osagarri edo antagoniko bat proposatzen dutenen artean. Txartelak Bilboko auzo historikoetako saltoki komertzialetan eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumitzeko izango dira. Lehiaketa ekainaren 28tik irailaren 4ra arte izango da, eta txartela betetzeko Euskal Museoan edo Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirataren webgunean egin ahal izango da.
Erraldoia
2016an 1. Eusko Jaurlaritzaren (1936-37) 80.urteurrena zela-eta, orduko lehendakari izandako Jose Antonio Agirre Lekuberen figuran oinarritutako erraldoia eraiki zen.