Munduko Musikak Plaza Berriko eszenatokian izango dira aurten ere. Egunero 23:30etik aurrera Kubatik, Espainiatik, Jamaikatik, Estatu Batuetatik eta Europako Iparraldetik etorritako taldeek plaza Berriko agertokia piztuko dute, adin-tarte guztientzat burututako ikuskizunak eskainiz.
Abuztuaren 19an, Aste Nagusiari hasiera emanez, Puerto Candelaria talde kolonbiarra ikusteko aukera izango dugu. Jatorri-herrian arrakasta lortu ondoren, proposamen ausarta, berria eta liluragarria da Puerto Candelaria taldea ekarritakoa. Izan ere, Cumbia Underground izenez ezagututako musika estilo berriak mugak pasatu ditu eta leku hartu du Latindar Amerikako musika indepente esparruan.
Hurrengo egunean, Bilbao Reggae Splash festibalaren txanda izango da. Estatu mailan ospatzen den eskarmentu handiko jaialdia da eta igandearen 20an bere XXVI edizioa ospatuko du. Musika estilo honen maitaleek gehien espero duten hitzordua da. Gainera, Don Carlos izen handiko musikari ospetsuak izango da jaialdiaren buru.
Abuztuaren 21ean, astelehena, Kubako Folk astea hasiko da. Honen baitan, Septeto Nabori taldeak Kubako doinu erromantikoenez plaza Berria beteko du. Boleroak, guaratxak… 50 eta 60. hamarkadetako musika kubatar onena bertaratutako publikoa dantzan jarriko du.
Fatty Farmers taldeak, aldiz, abuztuaren 22an izango da nagusi. Talde espainiarrak sutan jarriko du plaza Berriko eszenatokia. Punk, rock, country, balkan eta irlandako doinu oneneak uztartuko dituzte ikusleen parte hartzea oso bizia izango den kontzertu batean. Honez gain, taldeak euren azken lana, Escape from the dirty pigs, aurkeztuko du. Italia, Danimarka, Portugal eta Espainiako festibaletan aurkeztu ondoren, orain Aste Nagusian izango du leku.
Gozategi euskal taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta Aste Nagusia urteurrena ospatzeko hitzordu ezin hobea da. Abuztuaren 23a izango da aukeratutako data Gozategi 25 urte ikuskizuna aurkezteko. Bertan, artista gonbidatu ugari elkar ikusiko dute, eta trikitia eta panderoaren musikaz lagundurik urtebetetze kandelak puztuko dituzte.
Abuztuaren 24an flamenkoaren maitaleek plaza Berria izango dute topaleku. Cancanilla de Málaga, Carrete de Málaga, El Álvarez eta Juan Requena, besteak beste, izango dira Bilbao Flamenco ekimenak ekarritako izen handiak.
Hurrengo egunean, Travellin Brothers taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du.. Bertan, Ina Forsman + JT Lauritsen + Andy J. Forest + Francisco Simón artistek ere parte hartuko dute.
Abuztuaren 26an, Freedonia taldeak urrezko domina jarriko dio Aste Nagusiari. 2006an Madrilen sortutako taldea da. Geroztik soul eszenan goreneko taldea bilakatu da. Energiaz beteriko soula jorratzen du 11 musikariz osaturiko talde indartsu honek. Kantari ikusgarria eta erritmo biziez osaturiko abestiak aurkeztuko dituzte Bilbon. Azkeneko kontzertuetan sarrera agortu ziren, oraingo honetan, beteta kartela eskegi nahi dute.