Hector Canonge eta Veronica Peña artistek De lo nuestro performancea aurkeztuko dute Bilbaoarten, izakiaren izaera kriminalean sartzen den ikuskizuna, sormen artistikoaren prozesuaren zati modura. Gorputzaren mugimendua eta material organikoak eta ikonografia kulturalak erabiliko dituzte oroimenaren eta erresistentziaren gaiak lantzeko.
Lana lehen aldiz aurkeztuko da bihar, uztailaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Udalaren ekoizpen artistikoko zentroan. Canonge eta Peñak gustuko ez dituzten egoerei eta desafio pertsonalei erantzuna emango diete, adibidez liburuak apurtzeari eta alkoholetan itotzeari. Modu indibidualean, tentsioa sortuko dute erabilitako materialekin eta batera frustrazio, gainditze eta askapen prozesuak partekatuko dituzte.
Emanaldi hau Performance Art: Lankidetza, Lurraldeak eta Identitatea izeneko jardueraren barruan dago, arreta Akzioaren Arteari ematen dion programa. Hori osatzeko, hitzaldia eta performancearen aurkezpena izango dira.
Artistak
Veronica Peña eta Hector Canongeren lankidetza diziplinen artekoa da eta performancearen artearen praktikan dauka ardatza. Peña, Espainiakoa, eta Canonge, Argentinakoa, Estatu Batuetan bizi dira eta Alemanian ezagutu zuten elkar 2014an, Month of Performance Art Berlin jaialdian parte hartzen ari zirenean.
Zenbait lekutako programa eta jaialditan batera suertatu ondoren, Peña eta Canonge batera lan egiten hasi ziren truke kulturalari, elkar ulertzeari eta tolerantziari buruzko kolaborazioetan.
Artistek New Yorkeko zenbait arte-zentrotan aurkeztu dituzten batera egindako lanak: De lo Ajeno (of Others), Queens Museum-en, De lo Lejano (of the Distant), Panoply Performance Lab-en, eta De Lo Posible (Of Possibilities), Triskelion Arts antzokian. Peñak eta Canongek orain dela gutxi aurkeztu dute lankidetzan egindako laugarren lana, De Lo Nuestro (Of Ours), The Woods Cooperative kultur espazioan, eta Europako zenbait herrialdetan aurkezteko prestatzen ari dira.