Bilbo Zaharra kolorez eta musikaz jantziko da jaietan

uriola.eus 2017ko uzt. 21a, 12:59

Argazkia: Bilbo Zaharreko Jai Batzordea

Arratsaldean hasiera emango diote parrandari eta gauean Anarkia Tropikal eta Ezten Giro taldeak oholtzara igoko dira Bilbiri aparteko musika emanaldia eskaintzeko. Larunbatean kukaña "toxikoa" egingo dute Bilboko itsasadarrean.

Gaurtik hasita eta igandera arte Bilbo Zaharrak auzoko jaiak ospatuko ditu. Kontzertu askoz osotutako festak izango dira, hamar izango dira, hain justu. Gaur jaiei hasiera emango diete arratsaldeko 20:00etan eta gau partean Anarkia Tropikal eta Ezten Giro kontzertuak nagusituko dira. 

Larunbatean, kukaña toxikoa antolatu dute itsasadarrean elkartasun bazkariaren ondoren eta gauean Grand Master, Sonic Trash eta Fetitxe taldeak oholtzara igoko dira musika gau paregabea eskaintzeko. Jai Batzordeak gogorarazi du oraintsu egin diren ur-analisiek baieztatu dutela itsasadarraren ur kalitatea ez dela egokia bainatzeko, eta ekimenean parte hartzen duen orok "bere gain hartuko dituela gerta daitezkeen ondorioak".

Igandean, eguerdian hasiko dira umeentzako herri kirolak eta 13:00etan paella eta tortilla lehiaketari txanda pasako diote. 15:00etan herri bazkarirako batuko dira auzokideak eta arratsaldean Radio Revolucion eta Her Golden Whip bandak auzoa girotuko dute.

 

Egitaraua 

Uztailak 21, ostirala

20:00 Jaien hasiera

21:00 Kontzertuak: Anarkia Tropikal eta Ezten Giro erromeria

 

Uztailak 22, larunbata

12:00 Puzgarriak eta jolasak

15:00 Elkartasun bazkaria

17:30 Kukaña toxikoa

21:00 Kontzertuak: Grand Master, Sonic Trash eta Fetitxe

 

Uztailak 23, igandea

12:00 Umeentzako herri kirolak

13:00 Marianito rock

13:00 Paella eta tortilla lehiaketa

15:00 Herri bazkaria

17:30 Enaitz ipuin kontalaria

18:30 Musika emanaldia: Radio Revolucion eta Her Golden Whip