Euskalduna jauregiak 'Cabaret Chihuahua' antzezlana hartuko du Aste Nagusiaren ondoren

uriola.eus 2017ko uzt. 20a, 14:51

Abuztuaren 29tik irailaren 3ra arte zuzeneko musika euskal-mexikarra eta umore ironikoa eskutik hartzen dituen ikuskizunak Euskalduna jauregia argituko du. Musika, dantza eta varietéa uztartzen du Pabellon 6 sorterri izan zuen obrak.

Euskalduna Jauregiak Cabaret Chihuahua obra jasoko du abuztuaren 29tik irailaren 3ra arte, Aste Nagusia amaitu eta gero. Felipe Lozak sortu eta zuzendu duen komedia musikala giro euskal-mexikarrean gertatzen da, musika, dantza eta varieté artean. Krisiak kabaretaren munduan ere izan duen eraginari buruz ironizatzen du antzezlanak. 

Antzezlanak 105 minutuko iraupena du eta sarreral salgai egongo dira leihatilan astelehenetik larunbatera, jaiegunetan izan ezik, 17:00etatik 20:00etara eta ikuskizunaren egunean, jaiegunak barne, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte. BBK Kutxazain automatikoen bidez ere posible izango da sarrerak erostea.

Obra

Cabaret Chihuahuako gau alaietan askotariko pertsonaiak gurutzatzen dira: Liza Minelli, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas eta Frida Khalo artistak, Sabino Arana politikaria eta Montserrat Caballe abeslaria, besteak beste. Horiek guztiek bat egingo dute haragoko (batek daki zeruan edo infernuan) taberna-zulo batean, eta ongietorria egingo diote beste bizitzara heldu berri den zorigaiztoko bati. Horrela, abestiekin, umore handiarekin eta elkarrizketa frenetiko eta koralekin, bilbe absurdoa garatuko da, eta barre-algara etenik gabe elikatuko du, gizarte kritikari muzin egin gabe.

Cabaret Chihuahua Pabellon Nº 6ren produktua da. Aipatutako elkarteak, besteak beste, Ramon Barea aktorea dauka bultzatzaile.