Bilboko Euskal Museoak gaur gomazko Erraldoi Txikien I. Kontzentrazio Handia antolatu du eraikinaren klaustroan. Ekimenaren heburua da, 11:00etatik 14:00etara bitartean pertsonaia herrikoi horietako ahalik eta kopururik handiena biltzea. "Jai-giroan" ospatuko den topaketari argazkia egingo diote amaieran.
Ekitaldian, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte, eta, gehienez, parte hartzaile bakoitzak erraldoi txikien bikote bat ekarri ahal izango du. Piezak markatuta egon beharko dira oinarrian, jabearen izenarekin eta telefono-zenbakiarekin. Ekimenaren helburua da dragoi-munstro "Taraska" itzel baten bizkarrezurra neurri txikiko pertsonaia ezagun horiekin betetzea.
Jarduera hau Bilboko Erraldoi eta Buruhandien erakusketaren harira ospatzen da. Erakusketa hori Euskal Museoan ikusgai dago uda osoan zehar. Beste zenbait ekimen ere antolatu dira, hala nola, uztaileko ostegunetan, haurrentzako tailerra; eta Ondalan Erraldoien Konpartsak kalejira eskaini du erakusketa irekitzeko. Aste Nagusian, erakusketara doan sartu ahal izango da.