Bilboko Udalaren arte produkzio zentroak Pablo Capitanen Adimena beste hizkuntza batean izenburuko erakusketa aurkeztuko du. Erakusketa BilboArten ikusgai izango da abuztuaren 31tik irailaren 20 a bitartean. Proiektua transdiziplinarra da, Etologian du oinarri, hau da, animalien eta gizakien jokaeretan, eta bere helburua da instalazio plastikoaren hizkerara aplikatzea. Erakusketa bisitatu ahalko da 17:30etik 20:30era bitarteko ordutegian Bilboko Udalaren arte produkzio zentroan.
Artistak proposatzen du esparru zientifiko baten aukera narratiboak praktika artistikora eramateko bidai esperimental bat. Konrad Lorenz, Nicolas Timbergen, Paul Roazen eta Irenäus Eibl-Eibesfeld artistek behaketa etologikoaren inguruan eginiko esperientziak oso presente daude Pablo Capitánen lan honetan.
Artistak erakusketa aretoa ozeano moduko bat irudikatzen duen tranpa erraldoi bihurtzea lortu du eta bisitaria ilusiozko ozeano horretan murgildu ahalko da lan honi zentzua aurkitu ahal izateko. Erreferentzia, tranpa eta gailu bezalako kontzeptu esanguratsuak gogoan izanik, artistak irudiaren nolabaiteko gramatika saiatzea bilatzen du, hau da, elementuak instalatzeko eta manipulatzeko ariketa elkarrekin eginiko errelatu gisa planteatzea, zeinetan objektuen aukera asoziatiboak zabalduz joango diren beraietatik kanpo dagoen logika baten arabera.
Artea eta etologia moduko ezagutza arloetatik objektuen narrazio estrategiak bilatzea da Capitanek burutu duen ikerketa lanaren helburuetako bat. Xede nagusia da itxuraz beren prozesuetan elkarrengandik urrun dauden baina azken finean ezaugarri komuna partekatzen duten esparru horietan mugitzea eta sakontzea, pasio eskopikoa komunikatzeko borondatea, alegia.
Artista
Pablo Capitan del Rio Arte Ederretan lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean eta Produkzio Artistikoan Masterra egin zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Atzerrian Ikasketa Artistikoak handitzeko Manuel Rivera bekaren irabazlea izan da, artista aukeratua izan zen “V Encontro de Artistas Novos” izenekoan, artista gonbidatua izan da “LaFragua”n eta obra saritua izan da Andaluziako Arte Plastikoen Lehiaketan 2007ko eta 2010eko edizioetan. Banaka eta talde erakusketetan, bere lana erakutsia izan da Kordobako `Espacio Combo´ aretoan eta Gabiako Kondeen Jauregian, besteak beste.