Bilboko Berreginen Museoak denboraldi berriari ekingo dio egitarau emankorrarekin. Horren barruan kokatzen da Swing Museoan dantzaldia. Erakundeak iragarri duenez, hilabete bakoitzeko bigarren igandean, 11:30 eta 13:30 artean, museoa dantza-pista handia bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean.