Gaurtik eta irailaren 28ra arte Bideodromo jaialdia bueltatuko da BilbaoArteko Art House Zinemara 2017ko ediziorako jasotako zine eta bideo lan esperimentalen aukera aurkezteko. Saioak 17:30etatik 21:00etara izango dira, lan finalistak ostegunean, irailak 28an ezagutzera emango dira. Proiekzio guztiak doakoak dira eta BilbaoArten eta Mariaren Bihotza plazako Sarean eskainiko dira.
Gaur, irailak 12, inaugurazio-Cocktaila, Espainiako zinema esperimentala eta Beatriz Sanchezen Atom Rhumba, Sonic Trash eta Cabezafuego bideoklipen proiekzioa egingo dute 18.00etatik 20.45etara.
Egitaraua
Asteazkena 13 – 17.30etatik 19.00etara. BilbaoArte. Zinema esperimentala.
Asteazkena 13 – 19.00etatik 20.45etara. BilbaoArte. Euskal zinema esperimentala.
Asteartea 19 – 17.30etatik 20.30etara. BilbaoArte. Zinema esperimentala.
Asteazkena 20 – 17.30etatik 19.00etara. BilbaoArte. Zinema esperimentala.
Asteazkena 20 – 19.00etatik 20.45etara. BilbaoArte. Mexikar zinema esperimentala.
Asteartea 26 – 10.00etatik 14.00etara. BilbaoArte. Kristina Cranfeld-ekiko zinema esperimentaleko mintegia. (2016 Bideodromo-a 2. saria).
Asteartea 26 – 17.30etatik 19.30etara. BilbaoArte. Zinema esperimentala.
Asteartea 26 – 19.30etatik 20.45etara. BilbaoArte. Kristina Cranfeld-en atzera begirakoa.
Asteazkena 27 – 10.00etatik 14.00etara. BilbaoArte. Kristina Cranfeld-ekiko zinema esperimentaleko mintegia. (2016 Bideodromo-a 2. saria).
Osteguna 28 – 10.00etatik 14.00etara. BilbaoArte. Kristina Cranfeld-ekiko zinema esperimentaleko mintegia. (2016 Bideodromo-a 2. saria).
Osteguna 28 – 17.30etatik 19.00etara. BilbaoArte. Cookie Moon-en atzera begirakoa (Sara Laimon, 1994 Jerusalem-a. 2016 Bideodromo-etako irabazlea). Errealizadorearen presentziarekin.
Osteguna 28 – 19.00etatik 20.45etara. BilbaoArte. Bideodromo 2017ko irabazleak.