Bidebarrieta Kulturguneak, El refugio de los canallas eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du bihar, irailaren 13an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Juan Bas idazle eta prentsa zutabegilearen azken eleberria da, eta berriro ere Euskadiren azken urteetako historiari begiratzen dio, pertsonaia anitzek osatutako talde koralaren bitartez. Fernando Mariaas idazlea eta Gregori Dolz editorea ere ekitaldian egongo dira. Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.
Egitura lortuaren eta narrazio erritmo azkarraren bitartez, eleberriak etengabe egiten du salto, atzera eta aurrera, 1946 eta 2015 artean, doako tragediak ukitutako eta kontraesanez betetako pertsonaia anitzei bizia eta heriotza emateko. El refugio de los canallas lanak, guraso batzuek euren seme-alabengan piztu zuten eta guztien deuseztapena eragin zuen gorroto arduragabearen Shakespeareren gaia lantzen du. ETAren zentzugabeko lakra luze, krudel, gupidagabe, autista eta endogamikotik, bandaren zitalkeria maila berbera izan zuen GALen existentzia izugarrira.
Juan Bas
Juan Bas (Bilbo, 1959) umorezko irrati-nobela, komiki eta telebista sail ugariren gidoilari izan zen. Beste liburu batzuen artean, Fernando Mariasekin batera idatzitako Páginas ocultas de la historia (1999) eta La taberna de los 3 monos y otros cuentos alrededor del póquer (2000) kontakizun liburukiak argitaratu ditu. Eleberrien artean El oro de los carlistas (2001), Alacranes en su tinta (2002), La cuenta atrás (2004), Voracidad (2006), –2007ko Euskadi Literatur Saria–, eta Ostras para Dimitri (2012) aipa daitezke. Une honetan literaturan aritzen da, eta El Correon eta Vocento taldeko beste egunkari batzuetan argitaratzen ditu bere zutabeak. 2010etik Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia zuzentzen du.