Maria Victoria Cañasentzat Ohorezko Txikitoa

uriola.eus 2017ko urr. 5a, 10:25

Maria victoria Cañas

Maria Victoria Cañas ardandegi-jabeak jasoko du aurtengo Ohorezko Txikitoa. El Consorcio musika taldeak, berriz, elkarteentzako Ohorezko Txikitoa jasoko du.

Baditugu Txikitero Artean banantzen dituen sarien irabazleak. Beraientzako izango dira aurtengo Ohorezko Txikitoak. Sari hauek betiko txikito edalontzi tipikoak ditugu, eta txikiteoren alde lanean nabarmendu diren pertsona eta elkarteak saritzen dituzte.

Maria Victoria Cañas ardandegi-jabea dugu, eta Errioxako ardoan aditua da. Horrez gain, Bilbao International Art & Fashionen moda lehiaketaren zuzendaria dugu. Bestalde, El Consorcio musika taldeak elkarteentzako Ohorezko txikitoa jasoko du bere ibilbide luzeagatik.

 

Ekitaldia 

Sariak bihar bananduko dituzte, eguerdiko 12:00etan La Bolsa eraikinean. Ekitaldian Bizkaiko Gozogileen Alkartasunak Begoña tarta dastatu dute eta Txikiteroen Mugarriaren xaflan beraien izenak idatziko dituzte. 

Horrez gain, urriaren 11n izango den Txikiteroen festarako prestakuntzak egingo dituzte. Urtero egiten den ospakizuna dugu eta txapelarekin jantzea eskatu dute bai biharko sari-banaketarako, bai Txikiteroen egunerako.