Bilba Historikok, Atxuri 500, La Encarnación izeneko proiektuaren barnean antolatutako ekintza honek, Gizakundearen komentu eta eleizaren 500. urteurrena ospatzeko antolatutako ekintza da, auzo historikoak bultzatzeko helburuagaz jaioa. Kasu honetan gainera, beste garia batean eleizan erabilitako errepertorio musikalak, edo beste aldi batzutan kalean entzun dirazan abestiak erabiltzea dau jomuga gisa.
Aldi honetan, Azkoitiko Iraurgi, Astigarrako Aiztondo eta Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzen eskutik, momentu historiko ezberdinetako abestiak eskainiz, era askotako errepertorio batetaz gozatzeko aukera izango dogu,
Musika tradizionala eta nazioartekoa kantatu eta hedatzea dute helburu hiru abesbatzek. "Atxuri Kantan” izeneko musika koraleko ziklo honek , Bizkaiko Abesbatzen Elkarteare- BAE, BilbaoEkintzaren eta Udaletxearen laguntza dauka, baita Gizakunde eleizaren, Eleiz Museoaren eta Euskotrenen partaidetza ere.
Doakoa sarrera izango da tokia bete arte, ordu eta laurdeneko iraupenagaz.